XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni Lee Anderson lagun maitea naiz.

Irriz lehertu zen eta nere atzetik eramaten utzi zidan.

- Noski, Lee Anderson...

Etorri, Lee...

Gure esperoan daude.

Oraingoan, berriz, ozta-ozta jarraikitzen ahal nintzaion.

Neskak eskaileraren bost mailak bi segundutan jauzika pasatu zituen eta hamar metro haratago harrapatu nuen.

- Ea!...

Ez hain bizkor! erran nion.

Beso zabalduetan hartu nuen.

- Autoa han dago.

Judy eta Bill zain zeuden Nashean.

- Likidoa badugu murmuriatu zuen Judyk Dick aurrean dago, besteekin.

- Lou Asquith? galdegin nion ahapeka.

- Baita ere, don Juan.

Hura ere han dago.

Goazen.

Jean Asquithek, aurreko jarlekuan burua atzera botaiaz, Billi esku alfer bat luzatu zion.

- Kaixo!

Zer moduz?

Euria ari du?

- Ez, bat ere ez erantzun zion Billek.

Barometroak hemezortzi merkurio-oineko depresioa iragarri du, baina biharko.

- O! erran zuen Jeanek.